2024-2025 ikasturte honetan jubilotekek arrakasta izan dute, beste behin ere.

Bailarako herri guztietan izan ditugu taldeak, Bidankoze falta izan da.

Aipatzekoa da ikasturte honetan parte-hartzeak gora egin duela, 48 erabiltzaile guztira. Eta jakina, gogo handiz geratu gara datorrenerako.

Ziklo honi amaiera emateko, apirilaren 30ean, arratsaldez, talde guztiak elkartu ginen Erronkarin. Parte hartu izanaren diplomak banatu ziren, ikastaroaren argazkiak ikusi ziren barre eta oroitzapen artean, eta askari goxo batetaz gozatu genuen.

Topaketa honi esker, parte-hartzaileek distantziak astindu ahal izan zituzten; izan ere, normalean, beren herrietatik irteten ez diren pertsonak izaten dira, eta, beraz, ez dituzte normalean lehengo lagunak ikusten. Elkartze hori, beraz, elkartze puntu bat da, non loturak sendotzen diren.

Eguna amaitzeko, Berdintasun Zerbitzuak “Marietak Zirkus”-en emanaldi bat antolatu zuen, herritar guztiei irekia, eta bertaratu gienen ere jubiloteketan parte hartzen dugunok. Izugarri gozatu genuen.

 

Orain atseden hartzea eta datorren ikasturtea berriz hasi arte itxarotea dagokigu. Animatzea espero dugu, eta berriz ere talde bat izango dugu herri bakoitzean.