Eski nordikoa

Eski nordikoa

Erronkari Ibaxa Mendi Zentroa (Larra-Belagua) eta eski nordikoan aritzeko estazioa Izaban daude, nafar Pirinioen ekialdean, Belaguan, hain zuzen. Instalazio bikainak ditu Pirinioetako bazter paregabeetan, elurraz bete-betean gozatzeko.

Estazioak bi eremu ditu. Batetik, El Ferial, eta han, eraikin nagusia dago, botikina, eski eskola, material alokairua, taberna, jatetxea, denda, txarteldegiak eta spa eremua. 16 km dira pistetan iraupen-eskian aritzeko eta erraketen gainean ibiltzeko.
Bestetik, La Contienda eremuan eraikin txiki bat dago, kafetegia eta botikina. 5 km dira iraupen eskian aritzeko eta erraketen gainean ibiltzeko.

EL FERIAL

1600-1720 mts / 10 km
 Larrako gune karstikoaren eta pinu edo ler beltzaren mugan kokatua dago, eta Zanporira joateko atea da.
Elurra dagoenean, El Ferial inguru hau Bortuzko izeneko eremuarekin lotzen da, eta halakoetan, 16 km baino gehiago daude pistetan.

LA CONTIENDA

1.680 mts / 4,9 km
Maila guztiak
Larrako gune karstikoan dago; paisaia ikusgarria da zinez.
Aparkalekuak: bata El Ferialen, eta beste bat, txikiagoa, La Contiendan.
• Pistetan sartzeko txarteldegiak: El Ferialen eta La Contiendan.
• Mantentzen lanak eta seinale lanak: elur-motoak eta pistak zanpatzeko makinak.

Informazioa:
Erronkariko Turismo Bulegoetan, T: 948 475256
Izaba, T: 948 893251
El Ferial:
Ctra Izaba / Frantzia, Km. 55
31417 Izaba (Nafarroa)
T: 948 394 062
M. 609 410 935
F. 948 394 066
info@esquilarrabelagua.com
www.esquilarrabelagua.com

MATA DE HAYA

  • 3 pistas (con tramos verdes, azules y rojos)
  • Kilómetros Esquiables: 6,6 km
  • Situación: Justo antes de la subida del Puerto de Belagua en la carretera que une Navarra (Isaba) con Francia (Arette).

 

LE BRACA (Frantzia)

Estaziotik 2 km-ra, Bracako oihana toki ezin hobeagoa da iraupen eskian aritzeko eta erraketen gainean ibiltzeko. Gorabehera handirik gabea, oihan sarriarekin batera, soilgune txikiak zeharkatuko ditugu. Guztira, 25 km dira pistetan, denak balizatuak, pagoz, izeiz eta pinuz osaturiko oihanean, eta “Pas de l’Ours” tabernarekin lotuak. Estaziotik, pista bat propio egina da elur-erraketak jantzirik, Braca erraten zaion guneraino iristeko. Txarteldegia eta piknik gunea Harrera Etxean daude, aparkalekutik hurbil. Estazioan materiala alokatzen da.

T: (33) 559 66 20 85

ISSARBE

Pierre-St-Martinetik 6 km-ra, Issarbe eremuak 31 km ditu pistetan, eta erraketak ere erabil daitezke.
Pistek bi sarrera dituzte; hegoaldekoa, estaziotik etorrita, edo Harrera Etxetik bertatik, Lanne edo Landa aldetik etorrita. Harrera Etxean, zerbitzu hauek daude: txarteldegia, material alokairua, piknmik gela eta kafetegia.
Hegoaldeko sarreratik etortzen diren eskiatzaileek beren materiala eraman behar dute.

T: (33) 559 36 00 26 / (33) 559 34 62 06