Erreserba Integrala
RI-2: Ukerdi
RI-3: Aztaparreta
Natur Erreserba
RN-12: Larra
RN-18: Burgiko Arroila
Monumentu Naturala
MN-22: Gardeko intxaurrondoa
MN-29: Surioko pinuak (Uztarroze)
HBBak
HBB-2: Larra – Aztaparreta
HBB-3: Illon mendia– Burgiko Arroila
HBB-7: San Migel mendilerroa
HBB-9: Arrigorrieta
Larrako Natur Erreserba
Paisaia kareharrizko formazio handiek osatzen dute mendiko bazkaleku handiekin batera, pinu edo ler beltzez zipriztinduak. Barnean Ukerdiko Erreserba Integrala dago.
Ukerdiko Erreserba Integrala
Paisaian kareharrizko eremu handiak dira nagusi; hots, harri gris-urdinkara da, urarekiko iragazkorra. Ura harri artean iragazi eta lurpean isurtzen da.
Pinu edo ler beltza da landare bakarrenetakoa, bai eta zenbait lore alpetar ere. Animalien artean, sarrioa, basoilarra, eper zuria eta beste dira nabarmentzekoak.
Aztaparretako Erreserba Integrala
Belaguako Zokoa erraten zaion alderdian kokaturik, pagadi-izeidi eder batek osatzen du Erreserba Integral hau; hobekien kontserbaturik dagoen oihana da Pirinioetako guztien artean.
Animalien artean, okil beltza, okil gibelnabarra eta hartza nabarmenduko ditugu.