Erronkari ibarra
Planifikatu
Nola iritsi
Autoz
Erronkari ibarra Nafarroako ipar-ekialdean dago eta bertara NA-137 eskualdeko errepidetik, NA-140 errepidetik edo NA-214 errepidetik sar daiteke.
Autobusez
La Conda garraio-konpainia Erronkari Ibarraren eta Iruñearen arteko garraioaz arduratzen da jendea eramateko, baditu linea erregularrak eta eguneroko zerbitzuak Iruñetik. 902422242
Turismo bulegoa
Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroaren behe solairuan Turismo Bulegoa dago. Bulegoa Nafarroako Gobernuko Turismo Informaziorako Sarearen barnean dago. Erronkarira heldu den bisitariak Nafarroari buruzko argibidea aurkituko du, hau da, Nafarroako monumentu natural eta historikoei buruzko informazioa. Halaber, non lo egin, non jan eta zer jarduera egin, edota garraio eta komunikazio zerbitzuei buruzko argibidea; eta helmugaren nahiz ingurunearen gaineko datu interesgarri oro ere emanen zaio, baina Erronkariz eta inguruaz ez ezik, baita Nafarroa guztiaz ere.
Bulegoko langileek aurrez aurre erantzuten diete eskariei, edo bestela, oit.roncal@navarra.es helbidean edo 948 475 256 telefonoan.