Gastronomia

Gastronomia

Gastronomia

Erronkariko gazta

K

Erronkaribar betidanik lotua egon da aziendari, aspaldiko kontua baita, eta gure ohitura eta berezko produktu anitxek ere abeltzaintzarekin dute zerikusia. Alabaina, gure Ibarrean  elikagai tradizional petorik baldin bada, betiko moldean egin eta ontzen dena, etab. horixe Erronkariko gazta da, jakina..

Gauza ongi eginen zaporetik, izen bereko gazta egiten da Erronkari Ibarrean. Hainbat ezaugarri direla-eta nabarmendu behar da Erronkariko gazta: hots, elikagarria da, proteinak ditu, kaltzioa, A, D eta E bitamina lipodisolbagarriak, eta B taldeko bitamina zenbait.

K

Latxa ardi arrazako esne gordinarekin egiten da (eta zerbait, Rasa arrazako ardi-esnearekin), neguan eta udaberrian, batez ere. Gutxienez, lau hilabetez eduki behar da ontzen; horri esker, zapore sendoa du, zertxobait mina eta koipetsua, baina goxoa. Mozketa hauskorra du, eta zuria da, marfil-kolorekoa, baina horira jotzen du. Begi txikiak ditu era desberdinean banaturik. Molde zilindriko trinkoan ateratzen da; azala nabar iluna du, eta alde guztiak leunak dira.

Erronkariko Gazta alearen pisua 1 eta 3,5 kilo artekoa izaten da. Eta etiketa komertzialaz landara, kontraetiketa bat ere eraman behar du bere zenbakiarekin, lakrezko zigilu bat bailitzan, eta hauxe idatzirik: “Erronkari Jatorrizko Deitura”. Horrek erran nahi du gazta kontrolpean egon dela egin den bitartean, eta gazta, gainera, abendutik uztailera bitarte egin dela, biak barne.”

Gaztandegiak​:
Kabila Enea, Uztarrozekoa. 948 893236
Larra, Burgikoa. 948 477046
Onkizu, Bidankozekoa. 948 477096
Diego Etxea, Bidankozekoa. 948 477027
Enaquesa, Erronkarikoa. 948 475014
Marengo, Belaguakoa (Izaba). 948 394039

Otapurrak

K

Ibarreko platerik adierazgarriena otapurrak dira, artzaintzari lotua baitago, eta jakina da erronkariarrak mendez mende aritu direla artzaintzan.

K

 Platerak ogi zaharra baliatzen du, aise egiten da, eta ahal bada, egin berritan jan behar da ezpelezko kuxetarekin, eta ardo beltz onak lagundua.

Onddoak eta zizak

K

Erronkaribar anixko leku egokia eta preziatua da onddo eta ziza zaleentzat. Izan ere, bada zer bildu handia gure mendietan, eta horregatik, urtero, zaleak eta zizen salerosketan ari direnak gure ibarreraino etortzen dira.

K

Horrela, zizak udaberritik hasirik udazkeneraino topatuko ditugu ibarrean; hainbat ziza eta onddo mota dira, hala nola martxoko ezkoa, udaberriko zizazuria (perretxikoa), udazkeneko onddozuria, ziza arrea, esnegorria. Jende anitz azken horren bila aritzen da mendian zokoz zoko; badu bere balio handia dirutan, Mediterraneoko bazterretan esnegorri zale amorratuak baitira.

Gaur egun, ziza barrutiak daude; beraz, zaleek tokian tokiko udaletara jo beharko dute argibideak jasotzeko.