0-3 URTE ZERBITZUA
Erronkaribarko Haur-Eskola, 0-3 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta.
Helbidea: Julian Gayarre pasalekua, 5
31415 Erronkari
T.: 613 24 87 86
e_i_roncal@yahoo.es
OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA
Gizarte Zerbitzuen sistema publikoaren oinarrizko unitatea da eta Erronkaribarko Batzorde Nagusia da titularra. Haren helburua da eremuko udalerrietako biztanleen bizi-kalitatea hobetzea: Uztarroze, Izaba, Urzainki, Erronkari, Garde, Burgi, Bidankoze eta Gazteluberri.
Lau programa ditu: Harrera eta orientabide sozialerako programa, mendekotasuna dutenei arreta emateko eta haien autonomia sustatzeko programa, gizarteratzeko programa eta haur eta familientzako arreta programa. Programa horiek elkarren artean koordinatuta daude sare-lanaren bidez, elkarri lagunduz eta esku-hartze guztiak gainbegiratuz eta ebaluatuz.
ESKAINTZA
Banakako eta taldeko arreta eskaintzen du. Harrera programa da abiapuntua, eta gero gainerako profesionalengana bideratzen da, pertsonen beharren arabera.
Hauek dira zerbitzuko langileak:
- Gizarte-langilea
- Familia-langileak
- Administrari laguntzailea
- Gizarte-hezitzailea
LAN-ILDOAK
– Haurrak eta familia: babes-neurrien bidez, adingabeei beren garapen pertsonala ahalbidetuko dien familia-, gizarte- eta hezkuntza-ingurunea ziurtatzen saiatzea.
– Mendekotasunaren arreta: Pertsonak beren ingurunean ahalik eta baldintza onenetan eta denbora luzeenean mantentzen laguntzea.
– Gizarte-bazterketa: Gizarte-bazterketako arriskuan edo egoeran dauden pertsonen laneratzea erraztea, ahalik eta autonomia handiena eta mailaz igotzeko aukera gehien lortzeko.
Harremanetarako
Aldez aurretik hitzordua eskatu
IZABA: Bormapea 4, 1. solairua (Osasun Etxea)
T.: 948 89 33 06
Mug: 600 78 12 81
serviciosocial@vallederoncal.es
mmandacen@vallederoncal.es
ERRONKARI: San Juan auzoa z/g
T.: 948 47 50 31
Mug: 606 38 23 75
educadorahezitzailea@vallederoncal.es
EUSKARA ZERBITZUA
Euskara Zerbitzua 1998. urtean sortu zuen Erronkaribarko Batzorde Nagusiak, ibarrean, administrazio arloan zein gizartean, euskararen sustapena eta normalizazioa helburu.
Goian aipatu helburuak lortze aldera, Euskara Zerbitzuak zenbait egitasmoa, kanpaina eta jarduera burutzen ditu, horietako asko Nafarroako gainerako euskara zerbitzuekin elkarlanean. Oro har, hizkuntzaren ezagutza, erabilera eta motibazioa sustatzeko jarduerak dira.
Euskara Zerbitzuaren urteko planak, besteak beste, honakoak biltzen ditu.
Euskararen FAMILIA transmisioa
Familia giroan euskara gehiago erabiltzea du helburu. Horretarako informazioa eta aholkularitza eman, materialak banatu eta jarduerak antolatzen dira:
ERA.eus
Webgune honek euskaraz ikasten duten haurren familientzako informazioa, laguntza eta baliabideak eskaintzen ditu www.era.eus.
Ongi etorri jaioberri
Haur jaioberrien gurasoentzako liburuxka da, etxean hizkuntzei eman beharreko trataerari buruz zenbait gomendio eskaintzen dituena.
EskolatzeA
Hiru urteko haurrek D ereduan matrikulatzeko kanpaina egiten da, belaunaldi berriek euskaraz ikas dezaten.
HELDUEN euskalduntzea
Ibarreko helduen euskalduntzea bultzatzen da hainbat jardueraren bitartez.
Helduen aisia eta kultura
Urte osoan euskarazko kultur jarduerak antolatzen dira, horietako batzuk bertako eragileekin elkarlanean, eta ibarrean zenbait ekimen aurrera eramateko laguntza ematen da: Euskaraldia, Korrika kulturala…
Familientzako dekalogoa
Gida honek aisialdiari buruzko zenbait gomendio eskaintzen ditu.
Matrikulazio kanpaina
Helduei zuzendutako informazio kanpaina egiten da, herritarrak euskara ikastera animatzeko. Bestetik, ibarreko euskaltegiarekin batera kanpaina berezituak gauzatzen dira.
Euskara ikasteko dirulaguntzak
Erronkaribarko Batzordeak dirulaguntzak ematen ditu euskara ikastaroetan parte hartzeagatik.
Mintzapraktika
Ibarrean euskaraz aritzeko taldeen osaketa bultzatzen da.
Haurren aisialdia
Familiei aholkuak, baliabideak, laguntza eta aisialdiko eskaintzaren berri ematen zaie, eta haurrek euskara erabiltzeko zenbait jarduera antolatzen dira: tailerrak, ipuinaren ordua, udako jarduerak, ikuskizunak..
Udalekuak
D ereduko ikasleentzat egokiak diren udalekuen eskaintza zabaltzen da.
Elaide.eus
Webgune hau euskaldunei eta euskara ikasleei zuzenduta dago, eta informazioa, laguntza eta baliabideak eskaintzen ditu
www.elaide.eus
Katalogoa
Euskarazko kultur produktuak sustatzeko egitasmoa da. Katalogoan 0-16 urtekoentzat eta haien gurasoentzat era askotako produktuen berri ematen da: musika, liburuak, komikiak, jokoak, filmak….
www.katalogoa.eus
Ze Berri?
Ze Berri? Nafarroako ia 40 toki entitateren artean argitaratutako aldizkaria da, euskara eta euskal kulturari buruzko informazioa zabaltzen duena, herritarrak sentsibilizatzeko eta euskara zabaltzeko helburuz.
www.zeberri.eus
Etxepare saria
Etxepare saria euskarazko album ilustratuen sorkuntza eta edizioa bultzatzeko ekimena da. Urtero album sariduna argitaratzen da Pamiela argitaletxearen laguntzaz.
www.etxeparesaria.eus
Erronkaribarko Euskara Zerbitzua
San Juan auzoa z/g
31415 Erronkari
948 47 51 50 – 680 85 56 63
euskera@vallederoncal.es
Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 08:00etatik 15:00etara