EUROPAKO FUNTSAK

Iruzurraren aurkako salaketen kanala

Europar Batasunetik datozen funtsen kargura finantzatutako proiektu edo eragiketei dagokienez iruzurra edo irregulartasuna izan daitezkeen gertakariak salatu nahi badituzu, Erronkaribarko Batzorde Nagusiak horretarako gaitutako kanala erabil dezakezu. Kanal horretara sartzeko, mezu elektroniko bat bidali behar duzu helbide honetara: denunciasantifraude@vallederoncal.es

Era berean, jakinarazten da dokumentu honetan bertan ezarritako prozedurez gain, edozein herritar edo enplegatu publikok ustezko iruzurrezko egitateak jakinarazi ahal izango dizkiola NSNri, zerbitzu horrek web-helbide honetan horretarako gaitutako “Infofraude” kanpo-salaketen kanalaren bidez:

Dokumentuak

Iruzurraren aurkako politika, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) eta NGEU funtsen esparruan, Erronkariko Batzorde Nagusiaren ezohiko osoko bilkuran onartu zen abuztuaren 9an, ezohiko eta presazko osoko bilkuran onartutako aurreko plana berrikustearen bidez, 2024ko abuztuaren 24ean.