Bidankoze

Bidankoze

Bidankoze

K

Biniesko errekaren ertzean, eta San Migel eta Arrigorrieta mendilerroen artean, Bidankoze dago. Ibarreko gainerako herriak bezala, Bidankoze ere abeltzaintzatik eta oihangintzatik bizi izan da. Ondareari dagokionez, kanposatuko hilarriak aipatu behar dira, bai eta “sorginaren jaitsiera” ere.

K

Sorginaren jaitsiera abuztuko azken asteburuan egiten da: horrela, gauerdian, “Maruxa” sorgina herriaren sarreran dagoen Pitxorronga haitzetik beheiti jaisten da; orduantxe akelarre bat hasten da, bai eta herriko xaiak edo festak ere. Bidankozeko lurretan, Biniesko Arroila dago.

K

Arkitektura erlijiosoa

San Pedro Eliza
Erdi Aroko elementu batzuk ditu, 1200 urte ingurukoak, hala nola arku zorrotzeko atea eta dorrea; dena den, XVI. mendeko berrikuntza handiak sakon eraldatu zuen. Adibidez, izar-ganga mende hartakoa da, bai eta burualde poligonala ere. Hainbat aldiz egindako zaharberritze lanak kanpoaldean ageri dira; adibidez, dorrea ez dago nabearen ondoan. Barneko erretaula barrokoak interesgarriak dira estilo horren bilakaera ikusteko; ez, ordea, maila artistikoari begira.

San Migel Ermita
Landa-motako eraikina da, herrian kokatua dago harkaitz eremu baten gainean. Nabe bakarreko oinplano laukizuzena du, eta burualde zuzena. Oinetan, zurezko korua dago, eta XVII. mendeko balaustrada. Oinen aldetik, ermita eraikuntza zibil bati atxikia dago; beraz, pinoi-horma ezkutaturik dago.

K

San Sebastian edo Jasokunde Ermita
Herritik ez oso urrun, XII. mendeko ermita errromaniko hau topatuko dugu, garai batean Bidankozeko auzo bateko parrokia-eliza izan zitekeena. Oinplanoak bi tarteko nabe laukizuzena du, bai eta burualde erdizirkular sakona ere. Argia erdi-puntuko bi leiho txaranbelduri esker sartzen da barnera. Atariak erdi-puntuko arku bat du, eta krismoi hirukoiztarra tinpanoan. Oinetako hormaren errematean, kanpai-horma bat dago, ezkilarako bao erdizirkular bat duena. Erdi Aroko aldare bat dago, bataiarri trapezoidal bat errosetarekin apaindua, eta herri estiloko bi mukulu-tailu barroko, bata Asuntzion edo Jasokundeari dagokiona, eta bestea, berriz, San Sebastiani.

K

Arkitektura zibila

Udaletxea
XIX. mende bukaeran eraikia da, karrika Nagusian.

K

Hiru solairu ditu, eta inguru honetako arkitektura-ezaugarriei jarraikiz egina da.