Pasa den urrietaren 11an San Migel Batzarra ospatu zen Ansó herriaren eta Erronkari Ibarraren artean.
Eguna oso atsegina izan zen eta elkarlanean jardun ziren bi herriak. Batez ere, hartzaren inguruko gaiak landu ziren eta komunikabideen eta mendi bideen inguruko hobekuntzen inguruan mintzatu zen.
Herri bazkariarekin eta Erronkaribarko Arroitu Indarra Fanfarrearen musikarekin amaitu zuten eguna.












