Erronkaribarreko Batzorde Nagusiak eguzki-plakak jarri ditu energia-autonomia handiagoa izateko Mata de Hagako aterpean, Bitxitotzan.
Jarduera hau gauzatzeko, Cederna Garalur erakundearekin elkarlana izan da, 20.126,75 euroko dirulaguntza emanez, LGP programaren barruan.

Programa hau Europar Batasunak (FEADER landa garapenerako funtsen bidez) eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen dute. Programa honen helburua landa-ingurunearen ekonomia eta gizartea bultzatzen laguntzea da, sustatzaile pribatuen eta erakunde publikoen proiektuak finantzatuz.


