Duela gutxi, GR 15 pirinioaurreko bidea garbitu, balizatu eta seinaleztatu da. Orain arte Aragoiko etapa zen, Anson hasi eta Argaraieta mendiraino iristen zena, Fagotik igarota.
Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak, Burgiko Udalaren, Salvatierra de Escako Udalaren eta Erronkari Ibarreko Batzordearen laguntzarekin, Argaraietatik Burgirainoko tartea garbitu, balizatu eta seinaleztatzeko ardura hartu du. Horrez gain, GR 15.2 aldaera sortu da, Burgi – Larra – Sasi – Burgi ibilbide zirkularra eratzen duena.
Bi ibilbideak Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak homologatu ditu

Ezagutzera emateko eta gozatu ahal izateko, inauguraziora gonbidatu nahi zaituztegu. Inaugurazioa Burgin egingo da (jarri den panel berriaren ondoan), Burgiko GR 15.2 begiztaren pasealekua eginez. Ibilaldia, Burgiko zubitik urriaren 26ko 9:00etan irtengo da, igandearekin. Gerora, goizeko 12:30ak aldera, Burgiko zubira berriz ere iritsiko gara.
Iristean, 12:30ean, gainera, Burgiko Udalak prestatuko duen aperitibo txiki batekin ospatuko dugu, udazkeneko goiz polit bati amaiera emateko.
Igandean, urriaren 26an, 9: 00etan, Burgin itxarongo zaituztegu.



