2024ko Gizarte Enplegu Babestuaren Programa baloratzeko bilera.
Joan den urtarrilaren 21ean, 2024ko Gizarte Enplegu Babestuaren Programa (ESP) baloratzeko bilera egin zen, proiektuan inplikatutako udalen parte-hartzearekin. Topaketan, programak urtean zehar izan duen garapena aztertu zen, eta nabarmendu ziren alde positiboak eta lortutako hobekuntzak, dirulaguntza handitzeari esker, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden sei pertsona kontratatu ahal izan baitira. Gainera, ESPren etorkizuneko edizioak optimizatzeko hainbat proposamen eztabaidatu ziren.
Toki-entitatetik, eskerrak eman nahi dizkiegu udalei eta programan parte hartu duten pertsona guztiei, haien arrakastari eta gure erkidegoko enplegagarritasuna hobetzeari lagunduz.
Tokiko erakunde honek kofinantzatutako %40ko dirulaguntza jaso du, Nafarroako 2021-2027 FSE+ Programaren helburu espezifiko honi dagokiolarik: “aukera-berdintasuna eta parte-hartze aktiboa bultzatzea eta enpleagarritasuna hobetzea, bereziki kolektibo ahulenak, helburu bezala duen gizarteratze aktiboaren sustatzea”.
FINANTZATU DUENA:


