2024ko udaberrian Erronkariera hiztegia argitaratu zuen Aitor Aranak, Erronkaribarko Batzorde Nagusiaren laguntzaz. Argitalpen mardula, zoragarria eta ezinbestekoa gure euskalkia ezagutzeko, urtetako lanaren emaitza. Hiztegiak 700 orrialdetik gora ditu, eta bertan 10884 hitz bildu ditu, horretarako ezagutzen diren iturri guztiak erabiliz: Hualde, Mendigatxa, Estornes, Azkue, Mitxelena, Artola… Paperezkoa edizioa agortu ondoren, orain Batzorde Nagusiak eta Aitor Aranak Erronkariera – Batua eta Batua – Erronkariera Hiztegia askatu eta pdf formatuan eskuragarri jarri dute.
Erronkariera hiztegia pdf-an eskuragarri
Jan 19, 2026


