Erronkariko batzordeak eta Larra Belagua enpresak elkarlanean, Erronkaribarrean ditugun oinezko zein BTTrako bideak garbitzeari eta markatzeari ekin genion duela hilabete bat inguru.
Lan honetarako, Erronkaribarko batzordeak bi langile kontratatu ditu Pirinioko Planaren barruan Nafar Gobernuak ateratako “Dirulaguntza toki-erakundeentzat, 2025ko Pirinioetako Planari lotutako ekintzak finantzatzeko” subentzioari esker.
Beste urte batez, beraz, prest ditugu bidexkak denon gozamenerako!

Hala ere, gogoratu!! Oso garrantzitsua da bai oinez ibiltzeko baita BTTan abiatzeko ere zeinbait gauza kontutan izatea, hala nola:
- Ibilbidea aztertu eta prestatu: luzera, maila, ordutegia…
- Ekipitatu behar bezala (BTTaren kasuan errebisatu bizikleta): edatekoa, janaria, erremintak, botikina…
- Meteoa aztertu
- Zure burua ezagutu
- Esan nora zoazen ingurukoei
Eta ez ahaztu mendian erabiltzaile asko gaudela, beraz, zaindu natura, animaliak eta landaredia, errespetatu artzaiak eta abere taldeak eta kontutan hartu mendiaz gozatzeko modu ezberdinak daudela, ez gaude bakarrik.
Presta zaitez disfrutatzeko eta bidai atsegin bat izateko!

