2025eko urriaren 16an, 1375eko epaia sinatu zeneko urteurrena ospatu zen Anson. Bertan, Erronkari Ibarraren eta Baretous Ibarraren arteko muga den mendatearen mugak eta erabilerak zehaztu ziren, eta, gainera, baretondarrei eskatu zitzaien erronkariarrei 3 behiren zerga ordaintzen jarraitzeko.
Hitzordua aprobetxatuz, udal guztiek erabaki zuten Europako bake-itunik zaharrena aurkeztea UNESCOri.
Hemen egunaren garrantzia laburbiltzen duen testua irakur daiteke.
Ekitaldian Nafarroako eta Aragoiko gobernuetako ordezkariak izan ziren.
