Joan den ekainaren 1ean, «Hilar la Memoria» proiektua aurkeztu zen Ibarreko Etxean, Nafarroako Kutxa Fundazioaren (CIVICAN) belaunaldien arteko proiektu parte-hartzailea; Erronkariko ibarrean (Nafarroa) kultura partekatua bultzatzeko.

Graviola Estudio Creativo-ko Daniel Franco Sánchezekin (idazlea, kultur kudeatzailea eta literatur editorea) egindako proiektua da.

Nafarroako Kutxa Fundazioaren helburua Nafarroako herritar guztiei programazio artistiko, kultural eta soziala hurbiltzea da, publikoekiko eta lurraldearekiko parte-hartze zuzena azpimarratuz.
«Hilar la Memoria» CIVICAN – Nafarroako Kutxa Fundazioaren Komunitateak Sarean zikloaren barruan sartzen da. Ziklo horren bidez, herritarren arteko bizikidetza hobetu nahi da, elkartasuna eta lankidetza indartzeko ekintzen bidez.

EUTSI zahartze aktiboko taldearekin, AINARIAK DBHI -Roncal/Erronkari DBHIrekin, Ibarreko Batzarrarekin eta Erronkariko Liburutegiarekin elkarlanean aritu gara hainbat hilabetez. Eta lan horren emaitza izan da orain partekatzen dugun txosten hau: ERRONKARIBARRAREN MEMORIA HARILKATUZ

Zeren… OROIMENA IRUTEA ETORKIZUNA IRUDIKATZEA ERE BADA.

Non hari zaharrek eta berriek ehun bera osatzen duten.

Non jarauntsitako isiltasuna kontakizun bihurtzen den.

Ibarra, oraindik bertan bizi direnena eta oraindik iristeke daudenena da.