
Klima-aldaketa gure garaiko arazo global garrantzitsuenetako bat da. Klimaaldaketaren zergatiak askotarikoak eta eskala desberdinetakoak badira ere, horren ondorioak gero eta nabarmenagoak dira toki-mailan, horregatik, udalek funtsezko zeregina dute klima-ekintzan.
Une honetan, Alkatetzen Itunari atxikitako Nafarroako Pirinio eskualdeko udalerrietako Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planak (PACES) idazteko proiektua abian da. Zehazki, udalerri hauek dira konpromisoa hartu dutenak: Burguete, Burgui, Erro, Ezkarotz, Esparza de Salazar, Garde, Garralda, Izaba, Jaurrieta, Luzaide, Orbaizeta, Oronz, Otsagabia, Erronkari eta Uztarroz.
Horretarako, garrantzitsua da udalerri hauetako herritarren iritzia eta eg
oera ezagutzea. Hurrengo galdetegia online formatuan betetzera gonbidatzen zaitugu, 5 minutu inguruan betetzen da, eta ez duzu aldez aurreko ezagutza teknikorik behar.
Inkesta anonimoa da, eta emaitzak proiektua planifikatzeko baino ez dira erabiliko.
Zure iritzia oso garrantzitsua da zure udalerriko etorkizuneko ekintzak definitzeko.
Inkestara sar zaitezke ondorengo estekan sakatuz:
https://forms.gle/EUQoRoVbuvyL85k79
Edo QR kodea hau eskaneatuz:






















