Erronkaribarko Batzorde Nagusiak Aitor Aranak egindako “Erronkariera ikasliburua” argitaratu berri du.

Liburuak, euskara batutik abiatuta, euskalkiaren ezaugarri gramatikalak eta osagarriak eskaintzen ditu, era ulergarrian eta erraz kontsultatzeko moduan. Gainera, J. Estornesen “Erronkariko Uskara” (1968) ikasliburuaren funtsa biltzen du. Ikasliburuaren egitura sinplea da, eta hiru zati ditu: 30 ikasgai, ikasgaietako ariketen giltza eta ariketetako bi irakurgai. Material ezin hobea gure euskalkia ikasi eta erabiltzeko. Gozatu!

Ikasliburua 15 euroan salgai dago ibarreko hainbat saltokitan: Danielna taberna (Bidankoze), Sandraren denda (Burgi), Erdialde taberna (Garde), Ibaxa denda (Erronkari), Gasolindegia (Urzainki), Etxezar denda (Izaba), Royé taberna (Uztarroze) eta euskara zerbitzua.