Erronkari Ibarreko Batzar Nagusiak urte batzuk daramatza turismo aktiboa sustatzeko azpiegitura, produktu eta ekimen desberdinen sorrera bultzatzen; gero eta goranzko joera handiagoa duen turismoa, landa-eremuko biztanleria finkatzea ahalbidetuko duten lanpostuak modu iraunkorrean sor ditzakeena. 2019an, Erronkari Ibarreko Batzarrak bidezidorren sare bat sortu eta homologatu zuen.
Gaur egun, lur orotako bizikletarako ibilbideak sortzearen aldeko apustua egiten du, ingurumena errespetatzen duten azpiegituren tipologia. Azken urteotan BTT izan da hazkunderik handiena izan duen produktu turistikoetako bat, bai eskariari dagokionez, bai eskaintzari dagokionez. Inguru natural batean lur orotako edo mendiko bizikletaren kirola egiteko motibazio nagusia duen bidaiari dagokio. Kirol-modalitate hori elur-denboralditik kanpo egiten da, eta udaberria eta udazkena izaten dira garai ohikoenak. Horregatik sortu da ERRONKARI IBARREKO BTT GUNEA. Erronkaribarreko geografia osoan deszentralizatutako 8 ibilbidek osatzen dute gune hau, eta bertan sastrakak kendu, inausi eta bideak garbitu dira; norabide-seinaleztapena eta informazio-seinaleak egin dira.
Proiektu hau Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasuneko FEADER funtsek finantzatzen dute, LGP 2014-2020 Landa Garapenerako Programaren esparruan.