Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enprearialeko Departamentuak diru-laguntza bat eman dio Erronkariko Ibarreko Batzar Nagusiari Angel Oloron mendiko aterpeko aparkalekuaren itxiera perimetrala egiteko.
Angel Oloro mendi aterpea Izabako 16. polligonoko 36. lursailean dago, eta haren titulartasuna Erronkari Ibarreko Batzar Nagusiak du. Babesleku horretan 2.871 m2-ko azalera asfaltatua dago, eta bertara hurbiltzen diren pertsonek aparkatzeko aukera dute.
Aparkaleku horretatik, interes turistiko handiko ibilbide markatu eta seinaleztatu ugari daude, bisitari ugari erakartzen dituztenak. Hona hemen adibide batzuk:
- SL NA 80 Zemeto
- GR 321 Erronkaribarko errege bidea
- GR 321.1 Kontrabandisten bidea.
- GR 12 Pirineoetako zeharbidea
- GR T13 Belagua Lescun
- PR NA 203 Bagomalta Larreria Zemetoko sarrera.
Gainera parkingetik abiatuta ugariak dira mendi tontorretara abiatzeko ibilbideak:
- Lakartxela
- Lapazarra
- Lapaikiza de Linzola
- Larrondo
- Lakora
Azkenik, neguko denboraldian Larra-Belaguako iraupen-eskiko pistetako erabiltzaileek ere erabiltzen dute aparkalekua, Eskilzarrako pistetarako sarbidea baita.
Urte osoan zehar aparkaleku horretara bisitari asko hurbiltzen direla ikusita, Batzordeak garrantzitsutzat jo zuen, inguruko abereen eta hura bisitatzea erabakitzen duten pertsonen arteko bizikidetza errazteko asmoz, aparkalekua perimetroan ixtea. Jarduera honen helburua da, batez ere, inguruan bazkatzen duen azienda handiaren igarotzea saihestea; izan ere, hainbat erreklamazio jakinarazi dira, ibilgaiuetako ertzak hazka egiteko erabiltzean hauetan sortzen diren kalteen ondorioz.
Aukera hau aprobetxatuz, inguruan prestatutako edukiontzien pantailatzea egitea erabaki zen, bi helburu nagusirekin: gertaera klimatologiko kaltegarrien aurrean edukiontzien sakabanatzea saihestea eta ingurumen-balio handiko eremu batean duten inpaktu paisajistikoa arintzea.