Martxoaren 3an, “Borta” aurkeztu zen, Erronkaribarko Batzorde Nagusiak sustatutako belaunaldien arteko ahozko transmisioaren proiektu berritzailea. Lan horretarako, ibarreko gazteek herrietako adinekoen testigantzak bildu dituzte. Antzinako argazki batetik abiaturik harekin lotutako beren bizipenak, memoria eta historia xehatuz. Hori guztia gauzatu da eskuz idatzitako liburu bidaiari batean eta www.erronkarikobortak.com web orrian, testigantza guztiak jasotzen dituena. Aurkezpenak harrera beroa izan zuen. Ez da baztertzen ondarea biltzen duten baliabide horiei eduki gehiago ematea etorkizunean.
Proiektu hau Errege Bardeetako komunitateak finantzatu du.