Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak, Erronkari Ibarreko Batzorde  Nagusiaren eskutik, hitzarmen bat sinatu zuen 2022/07/05ean. Hitzarmen horretan, EIBN-ri diru-laguntza bat ematea arautzen da, ekintzailetza eta mikroenpresak sustatzeko lurralde-proiekturako, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, Ekialdeko Pirinioetako Ekonomia Suspertzeko Planaren barruan. Proiektuak jarduera ekonomikoa bere jardun-eremuan garatzeko beharrezkoak diren oinarrizko baldintzak sortzearen aldeko apustua egiten du, gaur egun dagoen ehun ekonomiko guztiarekiko konektibitatea bermatuz, baita etorkizunean lurraldean ezar daitezkeen ekimen ekintzaileentzat ere. Jarduketa zehatza da Erronkariko ibarrean abiadura handiko komunikazio elektronikoen sareak hedatzeko erabil daitezkeen azpiegiturei ekitea, zonako ekintzailetzak kalitatezkoak eta lehiakorrak izan daitezen, biztanleria finkatzeko eta ekintzaile berriak lurraldeetara erakartzeko.